Gutxitasun fisikoa edo/ta organikoa duten Bizkaiko pertsonak Personas con discapacidad física y/u orgánica de Bizkaia

Estás en: >
NOR GARA?

NOR GARA?

Viernes, 23 de Junio de 2017
NOR GARA?

Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea (FEKOOR) irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Eusko Jaurlaritzak 'erabilgarritasun publikoa' aitortua diona. Desgaitasun fisiko eta/edo organikoa duten pertsonen 20 elkarte nagusiak biltzen ditu eta 8.000 pertsonatik gora ditu atxikita.

MISIOA:

FEKOOR desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten Bizkaiko pertsona eta entitateak ordezkatzen dituen gizarte-ekimeneko erakundea denez, gure balioen arabera, elkarrekin eta koordinatuta lan egiteko misioa dugu gizartea eraldatzeko eta, horretarako, honako bide hauek jorratzen ditugu:  

Ekintzak politikariei eta herritarrei begira.
Pertsonak eta inguruak ahalduntzea.
Zerbitzuak, programak eta jarduerak eskaintzea desgaitasun fisiko eta/edo organikoak dituztenei eta haien babes-sareei.

IKUSPEGIA 

FEKOORek gizarte inklusibo bat izateko egiten du lan, pertsona guztiok, bakoitzak bere aniztasunetik, aukera askea, berdintasuna, partaidetza eta herritartasun osoa izan ditzagun. Bizimodu independentea izateko eskubidea aske gauzatzeko aukera ematen duen gizartea nahi dugu eta irisgarritasun unibertsalerako baldintzak, pertsona guztientzako diseinua eta aukera-berdintasuna izan nahi ditugu. Ongizate sozialeko estatu aurreratua izan nahi dugu, zerbitzu, laguntza eta programa guztiak denentzat, doan eta kalitatez bermatuko dituena eta gizartetik kanpo gelditzeko arriskua prebenitzeko estrategia eraginkorrak garatuko dituena.

BALIOAK

Pertsonen duintasuna eta balioa, aniztasuna, aukera-berdintasuna, erabakitzeko eskubidea, ahalduntzea eta partaidetza, gizartea eraldatzea, zeharkakotasuna, kalitatea eta etengabeko hobekuntza eta gardentasuna.

Hauetako kideak gara:

ELKARTEAN. Euskal Autonomia Erkidegoko Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Koordinakundea.

EDEKA. Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundea. COCEMFE. Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa.

FEKOOR-eko kide diren elkarteak:

  • ACCU (Bizkaiko Crohnen Eritasuna eta Ultzeradun Kolitisa duten Gaixoen Elkartea).
  • ADELA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Bizkaiko Elkartea).
  • ADELES (Bizkaiko Lupus Eritematoso Sistemikoa duten Gaixoen Elkartea).
  • ADEMBI (Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea).
  • ADISA (Desgaitasuna duten Pertsonen Santurtziko Elkartea).
  • AHEVA. Bizkaiko hemofiliaren elkartea.
  • ALCER (Bizkaiko Giltzurruneko Gaixotasunen Aurkako Elkartea).
  • ARGIA (Bizkaiko Ostomizatuen Elkartea).
  • ASEBI (Asociación Bizkaia Elkartea Espina Bifida e Hidrocefalia).
  • GUTXITASUN FISIKOA DUTEN PERTSONEN GURASOEN BIZKAIKO ELKARTEA.
  • ASPANOVAS (Bizkaiko Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartea).
  • AUXILIA (Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Integraziorako Elkartea).
  • AVAH (Bizkaiko Ataxia Hereditarioen Elkartea).
  • BENE (Bizkaiko Eritasun Neuromuskularren Elkartea).
  • BIDARI (Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Ermuko Elkartea).
  • BIZKEL (Bizkaiko Bizkarmuinaren Kaltetuak).
  • CODISFIBA (Barakaldoko Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkartea).
  • FRATER (Elbarrituen eta Gaixoen Kristau Elkartea).
  • LEVAR (Artritis Reumatoidea duten Pertsonen Bizkaiko Elkartea).
  • EFELA (Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Arratiako Elkartea).

2. GOBERNU ORGANOAK ETA BARNEKO ORGANIGRAMA

FEKOORek Batzar nagusia uztailaren 11n izan zuen, erakundea osatzen duten elkarteen ordezkaritzarekin. Gai-zerrendan sartuta zegoen Federazioa ordezkatzeko kargudunak aldatzea eta Presidentetza Bizkaiko Gaixo Neuromuskularren Elkarteari (BENE) egokitu zitzaion eta Presidenteordetza, berriz, ALCER Giltzurruneko Gaixotasunen Aurkako Bizkaiko Elkarteari.

FEKOOR-en Batzar Nagusia da Federazioak erabakitzeko duen organo gorena. Urtebeteko Presidentetza txandaka hartzen dute kide diren 21 elkarteek eta aurreko urtean Presidenteordetzan egondako elkarteari egokitzen zaio Presidentetza kargua.

Marcelino Fernándezek du Federazioaren presidentetza, Bizkaiko Gaixo Neuromuskularren Elkartearen ordezkaritzan, Hemofiliaren Bizkaiko Elkarteko (AHEVA) Roberto Pérez Ahedori ordezkoa hartuta.

Cristina Echevarria da erakundearen presidenteordea, ALCER Bizkaia, Giltzurruneko Gaixotasunen Aurkako Bizkaiko Elkartea, ordezkatuz.

3. ERABILTZAILEEN GOGOBETETZEA

FEKOORren kudeaketa-sistema bikaintasunera eta etengabeko hobekuntzara bideratuta dago, eta erabiltzaileek gure zerbitzu, programa eta jardueretan jasotako arretarekiko asebetetzea izatea da gure helburua.

4. GURE LANA ETA ELKARTE LANA

Jardunaldiak, biltzarrak eta foroak ematen ditugu. Horrela, Emakumea eta desgaitasunaren foroa daukagu.
Gainera, batzorde batzuk ditugu: Irisgarritasun, osasun, gizarte zerbitzuen, berdintasunaren aldeko emakumeen, enplegu... eta ahalduntzeko tailerren zikloa.
Ordezkaritza foroetan parte hartzen dugu: COCEMFE. Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa; ELKARTEAN. Euskal Autonomia Erkidegoko Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Koordinakundearen Konfederazioa; Eusko Jaurlaritza; Bizkaiko Foru Aldundia; udalak, eta abar.

FEKOOR kide den erakundeen eta ordezkaritza dugun foroen bidez, gizarte maila publikoetara helarazi ditugu gure proposamenak eta ideiak, administrazio publikoaren erkidegoko eta lurraldeko hainbat kontseilutan parte hartuta. Desgaitasunarekin lotutako hirugarren sektoreko entitateen lan-batzordeetan ere hartu dugu parte.
Bestalde, indartu egin dugu hirugarren sektorea ordezkatzen duten beste entitate batzuekin sarean egiten dugun lana. Hala, Elkarrizketa Zibilerako Euskadiko Mahaietan parte hartu dugu eta Bizkaikoan ere bai.

5.GURE ZERBITZUAK

Gizarte-lana, aholkularitza juridikoa, eta laguntza psikologikoa ditugu. Horrez gain, laguntza sarerako programak: Zainduz, zaintzaileentzako zaintzak, aisialdia, atsedenaldiak, bizimodu independenterako laguntza zerbitzua (SAVI), enplegua eta prestakuntza, aisialdi inklusiboa, Sancho Azpeitia gizarte- eta kultura- zentroa, kirola, eta laguntza teknikoen maileguetaz arduratzen gara.

Foru zerbitzuak:

  • ARBOLARTE: Gutxitasun Fisikoak dituzten Pertsonak Gizarteratzeko eta Gaitzeko Zentroa.
  • ETXEGOKI: Gizarte eta teknologiaren berrikuntza bizimodu independentea sustatzeko laguntza sistema. 

ETXEGOKI laguntzadun apartamentuak eskaintzen dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzua da. Egonaldi iraunkorrak edo aldi baterakoak egin daitezke, eguneko arretarik gabekoak. Zerbitzua Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren katalogoan sartuta dago eta desgaitasun fisikoa duten pertsonei zuzenduta dago.

2011n martxan jarri zenetik, FEKOORek Etxegokiri zeharkako ikuspegia eman dio bizi-proiektuak egin nahi dituzten bizilagunentzat irisgarritasun-baldintza unibertsalak, aukera-berdintasuna, parte-hartzea eta gizarteratzea eta bazterkeriarik eza bultzatzeko.

Bi sari handi jaso ditu lanak: Desing For All Foundation erakundearen "Nazioarteko Jardunbide Egokia" aitorpena eta ASPID Associació de Paraplègics i DiscapacitatsFisics de Lleida erakundearen Gizarte Berrikuntza aitortza.
Etxegoki Laguntzadun Apartamentuen kudeaketa-ereduaren oinarria bizimodu independenteak sustatzea da. Horretarako, laguntza pertsonalizatuan eta komunitatean parte hartzea sustatzen duten inguruneetan oinarritutako sistema garatzen dute, bizilagunek norbere bizitzaren inguruko autokudeaketa maila handiagoa izan dezaten, Laguntza Plan Indibidualen bidez.

Produktu, zerbitzu eta prozesu berriak:

Bizilagunen parte-hartze taldea: Berrikuntza, pertsonen "parte-hartze diseinuaren" kontzeptua oinarri hartuta, aniztasun funtzionalarekin, bai proiektuaren jatorritik, bai eguneroko funtzionamendu onean.

Etxebizitzako segurtasun- eta erosotasun-elementuak ahots bidez kontrolatzea: Ahots bidez kontrolatzeak mendekotasun handiko pertsonei aukera ematen die autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzeko, hainbat elementu erabilita: errezelak, argiteria, ohea, telebistak eta alarma-sistemak.

Informazio gehiago gura ezan jar zaitez gurekin harremenetan: comunicacion@fekoor.com edo comunicacion1@fekoor.com

FEKOOR. Blas de Otero, 63 bajo 48014 Bilbao(Bizkaia)/Tlf:94 405 36 66 / Fax:94 405 36 69