Gutxitasun fisikoa edo/ta organikoa duten Bizkaiko pertsonak Personas con discapacidad física y/u orgánica de Bizkaia

Estás en: >
Noticias
Noticias
Domingo, 20 de Octubre de 2019
Elecciones 2019

FEKOOR traslada sus propuestas para las elecciones municipales y forales

FEKOOR y ELKARTEAN han trasladado a los partidos políticos que concurren a las elecciones municipales y forlaes del próximo 26 de mayo, 14 líneas prioritarias dirigidas a asegurar la aplicación de la Convención de las Naciones Unidas sobre los Derechos de las Personas con Discapacidad,y a generar condiciones para que las personas con discapacidad física ejerzan todos sus derechos, participen en la comunidad en igualdad de oportunidades y desarrollen una vida independiente.

20/05/2019
Comparte esta noticia » imprimir enviar noticia
FEKOOR traslada sus propuestas para las elecciones municipales y forales

1) Asegurar el cumplimiento de la normativa en materia de Accesibilidad Universal, elaborando y desplegando una adecuada normativa (ordenanzas municipales, etc.) y planificación local dirigida a asegurar el cumplimiento y exigibilidad de todas las condiciones de accesibilidad universal en ámbitos clave como vivienda pública y privada, espacios públicos, centros educativos, edificación pública, transporte, comunicación, ocio, cultura y deporte.

2) Desarrollar en los municipios Políticas de movilidad, diseñando espacios, infraestructuras y dispositivos de transporte y movilidad en el entorno urbano que sean accesibles y seguros, considerando, entre otras, a las personas con movilidad reducida: transporte urbano e interurbano accesible, bicis adaptadas, espacios públicos, urbanismo, itinerarios peatonales accesibles libres de obstáculos...

3) Impulsar el Modelo de Vida Independiente, desplegando el Sistema de Servicios Sociales con prestaciones y soportes que permitan que cada persona pueda decidir dónde, cómo y con quién vive, sin verse obligada a vivir con arreglo a un sistema de vida específico, sin estar aisladas o separadas de la comunidad. En concreto: una prestación económica suficiente para la vida independiente y la participación en la comunidad (asistencia personal garantizada), una oferta amplia y diversa de servicios y prestaciones orientada a favorecer la vida independiente y los procesos de desinstitucionalización, contemplando el sobrecoste de la discapacidad en las medidas aplicables en materia de copago.

4) Garantizar el derecho a una Vivienda digna, adecuada y accesible, impulsando medidas de acción positiva para que las personas con discapacidad accedan a la vivienda como condición necesaria para su vida independiente, y ampliando la dotación presupuestaria y favoreciendo las condiciones de acceso a las ayudas para la accesibilidad universal en todo el parque de viviendas.

5) Garantizar una oferta de Productos de apoyo para la autonomía personal y la participación en la comunidad amplia, diversa, financiada con ayudas públicas, individualizada, en adaptación continua a las necesidades cambiantes de cada persona, así como a su realidad, entorno y modo de vida, y en continua innovación, incorporando los desarrollos tecnológicos del mercado.

6) Desplegar una adecuada coordinación entre todas las administraciones públicas competentes en cada ámbito (servicios sociales, educación, empleo, vivienda, salud, deporte, cultura, transporte, etc.) en clave de transversalidad en torno a la integralidad de las personas, mediante un modelo de intervención centralizado desde los Servicios Sociales de Base, como responsables de la coordinación del caso y la dinamización de todos los apoyos y recursos disponibles en la comunidad.

7) Desarrollar el Servicio de Apoyo a Domicilio de competencia municipal, asegurando que cualquier persona que lo requiere disponga de este servicio en condiciones adecuadas, suficientes y flexibles para atender sus necesidades, favoreciendo su participación en el diseño y desarrollo del servicio, y eliminando las diferencias en función del lugar de residencia.

8) Desarrollar las prestaciones económicas del SAAD, así como cualquier otra prestación o servicio de apoyo a las personas cuidadoras sin que las mismas impliquen ningún tipo de discriminación hacia las personas con discapacidad, que presupongan su incapacidad para ejercer funciones de apoyo o asistencia hacia otras personas en situación de dependencia.

9) Desarrollar actuaciones e iniciativas, en el ámbito de su respectiva competencia (entre otras: ayudas para el empleo y deducciones fiscales a las empresas), dirigidas a que las personas con discapacidad ejerzan su derecho a ganarse la vida mediante un trabajo libremente elegido o aceptado en un mercado y un entorno laborales que sean abiertos, inclusivos y accesibles, fomentando su acceso y mantenimiento en el empleo ordinario, en fórmulas de autoempleo y emprendimiento, y empleo público, favoreciendo medidas de acción positiva y adaptaciones de los puestos de trabajo.

10) Concretar y desplegar ordenanzas municipales, y unificar criterios en materia tarjeta de estacionamiento y aparcamientos reservados que contemplen medidas adecuadas para las personas con discapacidad. Entre otras cuestiones, asegurar un buen uso de las tarjetas de estacionamiento para personas con movilidad reducida, unificando los criterios aplicables sin que existan diferencias entre los municipios.

11) Asegurar una oferta ocio, cultura y deporte diversa, adecuada, accesible y suficiente, que permita la participación de todas las personas con discapacidad, adecuadas a sus distintas edades y necesidades, en actividades comunitarias como el resto de la ciudadanía.

12) Desarrollar medidas fiscales que consideren el sobrecoste de la discapacidad (bonificaciones, deducciones, exenciones o desgravaciones fiscales), dirigidas a situar su capacidad económica en una posición de igualdad de oportunidades con respecto al resto de las personas y favoreciendo procesos de vida independiente.

13) Asegurar la participación de las personas con discapacidad, a través de las organizaciones que les representan, en la elaboración, ejecución, seguimiento y evaluación de las políticas oficiales que les afectan, de acuerdo con el principio de diálogo civil, apoyando al tejido asociativo, la dinamización asociativa y el papel propio y esencial del Movimiento Asociativo en la defensa y reivindicación de los derechos e intereses de las personas más vulnerables. 

14) Asegurar y garantizar la sostenibilidad de las actividades de interés general que desarrollan las entidades de iniciativa social del Tercer Sector Social de Euskadi, en desarrollo del Sistema Vasco de Servicios Sociales ("actividades innovadoras y experimentales en relación con la puesta en marcha de nuevas prestaciones y servicios de atención a las personas, actividades de apoyo al tejido asociativo y de promoción de la participación ciudadana; y actividades de investigación, desarrollo e innovación orientadas a la mejora de la planificación, a la garantía y mejora de la calidad en la organización de servicios y en la prestación de la atención, y a la mejora de las prácticas profesionales"), mediante la aplicación de fórmulas jurídicas reconocidas en la Ley 12/2008 de Servicios Sociales y en la Ley 6/2016, de 12 de mayo, del Tercer Sector Social de Euskadi: convenios de colaboración plurianuales y acuerdos marco de colaboración.

FEKOORrek eta ELKARTEANek lehentasunezko 14 ildo hauek proposatzen ditu foru- eta udal-eremuetan Pertsona Desgaituen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioa ezartzen dela ziurtatzeko. Betiere, desgaitasun fisikoa duten pertsonek beren eskubide guztiak gauzatu eta komunitatean besteen aukera berdinekin parte hartu eta bizimodu independentea garatzeko baldintza egokiak bermatuz.

1) Irisgarritasun Unibertsalaren arloko araudia betetzen dela ziurtatzea, horretarako tokiko araudi (udal-ordenantzak etab.) eta plangintza egokia egin eta hedatuz irisgarritasun unibertsalaren baldintza guztien betearazpena bermatzeko oinarrizko eremuetan: etxebizitza publikoa eta pribatua, espazio publikoak, ikastetxeak, eraikuntza publikoa, garraioa, komunikazioa, aisialdia, kultura eta kirola.

2) Udalerrietan mugikortasun-politikak gauzatzea, hiri-inguruan gune, azpiegitura eta garraiorako eta mugikortasunerako gailu irisgarri eta seguruak diseinatuz, besteak beste mugikortasun urriko pertsonak kontuan hartuz: hiriko eta hiriz kanpoko garraio irisgarria, bizikleta egokituak, espazio publikoak, hirigintza, oinezkoentzako oztoporik gabeko ibilbide irisgarriak...

3) Bizimodu Independenteko Eredua sustatzea, pertsona bakoitzak non, nola eta norekin bizi nahi duen erabaki ahal izateko prestazio eta euskarriak barne hartzen dituen Gizarte Zerbitzu Sistema hedatuz, bizi-sistema espezifiko baten arabera bizitzera derrigortu gabe, komunitatetik isolatuta edo baztertuta egon gabe. Zehazki: bizimodu independentea izateko eta komunitatean parte hartzeko behar besteko prestazio ekonomikoa (laguntza pertsonal bermatua), bizimodu independentea eta desinstituzionalizazio-prozesuak bultzatuko dituzten zerbitzu eta prestazioen eskaintza zabal eta anitza, koordainketaren arloan aplikatzekoak diren neurrietan desgaitasunaren gainkostua kontuan hartuz.

4) Etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izateko eskubidea bermatzea, ekintza positiboko neurriak sustatuz desgaitasuna duten pertsonak etxebizitza eskura dezaten, bizimodu independenterako beharrezko baldintza bezala, eta aurrekontu-hornidura gehituz eta etxebizitza-parke osoko irisgarritasun unibertsalerako laguntzak eskuratzeko baldintzak emanez.

5) Autonomia pertsonalerako eta komunitatean parte hartzeko laguntza-produktuen eskaintza bermatzea. Eskaintza zabala, anitza laguntza publikoekin finantzatutakoa, indibidualizatua, pertsona bakoitzaren behar aldakorretara etengabe egokitzen dena, eta baita bere errealitatera, ingurura eta bizimodura ere, etengabe berritzen dena, merkatuko garapen teknologikoak barne hartuz.

6) Eremu bakoitzean (gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, kirola kultura, garraioa etab.) eskumena duten administrazio publiko guztien arteko koordinazio egokia hedatzea, pertsonen osotasuna zeharkakotasunaren bidez landuz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik zentralizatutako esku-hartze ereduaren bitartez, horiek arduratuko baitira kasua koordinatzeaz eta komunitatean dauden laguntza eta baliabide guztiak dinamizatzeaz.

7) Udal-eskumeneko Etxeko Laguntza Zerbitzua garatzea, zerbitzua behar duten pertsona guztiek beren beharrizanak modu egokian, behar bezala eta malgutasunez asetzeko aukera izango dutela ziurtatuz, zerbitzuaren garapen eta diseinuan erabiltzaileen parte-hartzea bultzatuz eta bizilekuaren araberako desberdintasunak kenduz.

8) Autonomiarako eta mendekotasunaren arretarako sistemako prestazio ekonomikoak garatzea, eta baita zaintzaileak laguntzeko beste edozein prestazio edo zerbitzu ere, horren ondorioz desgaitasuna duten pertsonak baztertu gabe, mendekotasun-egoeran dauden beste pertsona batzuk zaindu edo laguntzeko zereginak burutzeko gaitasunik ez dutenaren ustea zabaltzea ekidinez.

9) Bakoitzak bere eskumenaren eremuan jarduketak eta eremuak garatzea (besteak beste: enplegurako laguntzak eta enpresentzako kenkari fiskalak), desgaitasuna duten pertsonek askatasunez aukeratu edo onartutako lanaren bidez bizimodua ateratzeko eskubidea gauza dezaten lan-merkatu eta lan-inguru ireki inklusibo eta irisgarrian, enplegu arrunta, autoenplegua eta ekintzailetza, eta enplegu publikoa lortu eta mantentzea bultzatuz, ekintza positiboko neurriak eta lanpostuetako egokitzapenak sustatuz.

10) Udal-ordenantzak zehaztu eta hedatzea, eta aparkatzeko txartelaren eta erreserbatutako aparkalekuen eremuan irizpideak bateratzea, desgaitasuna duten pertsonentzako neurri egokiak jaso ditzaten. Beste gai batzuen artean, mugikortasun urriko pertsonen aparkatzeko txartelen erabilera egokia ziurtatzea, aplikatzekoak diren irizpideak bateratuz, udalerrien arten desberdintasunik egon ez dadin.

11) Aisialdi, kultura eta kirol eskaintza egokia, irisgarria eta behar bestekoa bermatzea, desgaitasuna duten pertsona guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, adin eta behar desberdinetara egokituak, komunitateko jardueretan, gainerako herritarrekin batera.

12) Desgaitasunaren gainkostua kontuan hartuko duten neurri fiskalak garatzea (hobariak, kenkariak, salbuespenak edo zerga-arinketak), gaitasun ekonomikoa aukera-berdintasunean egon dadin gainerako pertsonekin alderatuta, eta bizimodu independenteko prozesuak bultzatuz.

13) Desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea bermatzea, ordezkatzen dituzten erakundeen bidez, eurei dagozkien politika ofizialak egin, bete, jarraitu eta ebaluatzerakoan, kode zibilaren printzipioa betez. Horretarako, sustatu egin behar dira elkarte-sarea, elkarteen dinamizazioa eta Elkarte Mugimenduak pertsona ahulenen eskubide eta interesak defendatu eta aldarrikatzerakoan duen berezko eta funtsezko eginkizuna. 

14) Euskadiko Hirugarren Sektore sozialeko gizarte-ekimenaren arloko erakundeek garatzen dituzten interes orokorreko jardueren jasangarritasuna ziurtatu eta bermatzea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren garapenean ("pertsonak artatzeko prestazio eta zerbitzu berriak martxan jartzearekin lotuta dauden jarduera berritzaile eta esperimentalak;elkarte-sarea babesteko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak;plangintza hobetzera, zerbitzuen antolaketako eta arretaren eskaintzako kalitatea bermatzera eta hobetzera, eta praktika profesionala hobetzera zuzenduta dauden ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerak"), Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legean eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legean aintzatesten diren formula juridikoak aplikatuz: hainbat urtetarako lankidetza-hitzarmenak eta lankidetzarako esparru-akordioak.

Opina


Listado de Comentarios

    FEKOOR. Blas de Otero, 63 bajo 48014 Bilbao(Bizkaia)/Tlf:94 405 36 66 / Fax:94 405 36 69